Iruñeako Labrit multimediarekin elkarlanean, ekainaren 8ko giza katerako spoterako irudiak grabatu zituzten apirila bukaeran, Euskal Herriko hiri eta herrietan barrena. Bilbon apirilaren 27an izan zen grabaketa Guggenheim museoan eta jendetza bildu zen bertan.
Atzo gauean, Gure Esku Dago dinamikak, ekainaren 8ko giza katean parte hartzera deitzen duen spota jendarteratu zuen eta dagoeneko 6.800 lagunek ikusi dute.