Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Udalak

uriola.eus 2014ko mai. 28a, 08:31

2013ko kartel irabazlea.
2014ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea atzotik, maiatzak 27, zabalik dago.

Beste urte batez Bilboko Udaleko Jai Batzordeak martxan jarri du 2014ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa. Lanak ekainaren 13ra arte bidali beharko dira beranduenez. Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalguneko eraikinean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai. Ondoren, herritarrek parte hartzeko aldia irekiko da, gutxienez hamar egunekoa. Herritarrek banakako botoaren bidez parte hartuko dute, non boto gehien jasotzen duen kartela izango baita sariaren irabazlea. Hala herritarrek parte hartzeko aldia nola bozketaren prozedura behar den unean eta moduan iragarriko dira.

Informazio guztia hemen:

[Aste Nagusia 2014 Kartelen Lehiaketa]