Abian da 2014ko Aste Nagusiko kartel lehiaketa

uriola.eus 2014ko mai. 29a, 12:50

Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeari eta hiritarrei jai hauetako kartela aukeratzeko abagunea emango digun kartel lehiaketan parte hartzeko epea ostiralean, ekainak 13, 13:30ean itxiko da. Bertatik aterako da 2014ko Aste Nagusia irudikatuko duen lana eta Bilboko kaleetan presente egongo dena.

Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du 2014ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko. Lehiaketaren baldintzak honako hauek dira:

  • Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
  • Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio:
    • 200Kb-ko JPGa
    • bestea Mb bateko JPGa, eta
    • azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.
  • Kolorea eta teknika: aukerakoak
  • Obrak originalak izango dira.
  • Karteleko testua hau izango da:

 BILBAO 2014
ASTE NAGUSIA
Abuztuak 16-24 Agosto

  • Aurkezteko epea eta lekua:

Azken eguna 2014ko ekainaren 13an, (13:30etara arte) Jaietako Sailean (Venezuela Plaza 2, 5 48001 Bilbo) 09:00etatik 13:30etara.

Informazio gehiago nahi duenak, PDF honetan ditu baldintza osoak, bestela ere 94 420 31 47 telefonoan eska daitezke argibideak.