Lehiaketak Bilboko lehen eta bigarren hezkuntzako eskola-umeen euskarazko ipuinak saritzen ditu. Eta aurten inoiz baino parte-hartze handiagoa izan da. Guztira, 1.263 ipuin aurkeztu dira, hau da, aurreko edizioan baino 337 ipuin gehiago. Batik bat, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleen parte-hartzeak egin du gora. Iazko kopurua bikoizteraino. Hau da, 221 ipuin.
Honako hauek dira aurtengo epaimahaia osatu dutenak: Sabin Anuzita Euskara zinegotzia, Lutxo Egia, Igone Etxebarria, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Juan Ramon Madariaga, Txani Rodriguez, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Goizalde Landabaso eta Nagore Layuno.
Lehiaketak dauzkan lau kategorien barruan hiruna banatu zituzten atzo arratsaldean udaletxeko Arabair aretoan. Horiez gain, epaimahaiak aparteko 11 sari ere banatu zituen. Guztira, 23 umek, 20 irakaslek eta 14 ikastetxek jasoko zituzten sariak.
Aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena darama ipuin lehiaketa urtero antolatu ohi du Bilboko Udaleko Euskara sailak, 1989az geroztik. Helburutzat du ume eta gaztetxoak euskal literatura jorratzera bultzatzea.
Saritutako ipuinak
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila)
“Aker Zuri”, Izaro Hurtado Mata, Zamakola-Juan Delmas HLHI
“Pelutxe baten bizitza”, Martina Villate Martinez, Kirikiño Ikastola HLBHIP
“Gernikako Iskanbila”, Ainhize Tejedor Martinez, Kirikiño Ikastola HLBHIP
B kategoria (lehen hezkuntzako 5. eta 6. maila)
“Oroitzapen bila”, Nerea Erdozain Toribio, Birjinetxe HLHI
“Jendeak ez zuela tolerantziarik”, Lili Adela Aldekoetxea Lopez-Linares, Kirikiño Ikastola HLBHIP
“Ni Norvegian”, June Landa Sagarduy, Birjinetxe HLHI
C kategoria (DBHko 1. eta 2. maila)
“Irrazionalen eta perfekuen arteko lehia”, Alba Hernandez Costoya, Karmelo Ikastola-Solokoetxe BHI
“Diferentea naiz”, June Sarasua Rivera, Karmelo Ikastola-Solokoetxe BHI
“Ambrosioren bizitza”, Gontzal Sagastabeitia Intxaurbe, San Adrian BHI
D kategoria (DBHko 3. eta 4. maila)
“Urtarrilak 27”, Jone Askaiturrieta Ostolaza, Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI
“134.bezeroa”, Felipe Angel Salazar, Ibaiane HLBHIP
“Amama”, Sonsoles Pacheco Larrucea, Ikasbide HLBHIP
Hautatutako gehiago
Lehiaketako irabaztunak jakinarazteaz batera, ipuin horiek eta epaimahaiak aukeratutako beste kontakizun batzuk biltzen dituen liburua aurkeztuko da.
A kategoria (lehen hezkuntzako 3. eta 4. maila)
“Leonardo Katua”, Iratxe Urrutia Sordo, Kirikiño Ikastola HLBHIP
“Anthonyren istorioa”, Naroa Torrealday Salbador, Kirikiño Ikastola HLBHIP
“Denboraren bidaia”, Iker Danoz Corral, Luis Briñas-Santutxu HLHI
B kategoria (lehen hezkuntzako 5. eta 6. maila)
“Ametsak egia bihurtu daitezke”, Leire Inclan Mora, Kirikiño Ikastola HLBHIP
“David eta Tximeleta begizta”, Haizea Garcia Villanueva, Uribarri HLH
C kategoria (DBHko 1. eta 2. maila)
“Iraganak urratzeak uzten ditu”, Beñat Ribacoba Gomez, Miguel de Unamuno BHI
“Juantxo txikia”, Eneko Flecha Minguez, Miguel de Unamuno BHI
“Sagu tranpa”, Stefan Moragues Benito, Esclavas SC-Fatima HLBHIP
D kategoria (DBHko 3. eta 4. maila)
“Murgildurik”, Nerea Martínez Alvarez, Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI
“CIAO Babakar!”, Maider Zalbidea Pardo, Deustuko Ikastola IPI
“Zoramena”, Iñaki Erkizia Ateka, Artxandape Ikastola HLBHIP