Bilboko Zazpikaleko Mariaren Bihotza plazan hasi eta amaituko da lasterketa nagusia. Alboan elkarteak antolatzen du ekitaldia, Afrikan, Asian eta Latinoamerikan; desberdintasun sozial izugarriak pairatzen dituzten komunitateetan, emakumeen aldeko proiektuak finantzatzeko.
Lasterketaren helburu argiak ditu; gizarte zuzenago eta bidezkoago bat eraikitzeko Alboanek egiten duen lana Bizkaiko gizarteari erakustea eta, bide batez, dirua biltzea hegoaldeko hainbat herritan gizartetik baztertuta bizi diren emakumeen alde Alboanek dituen proiektuak finantzatzeko.
Martxa eta Mariaren Bihotza plazatik abiatuko da. Helduen lasterketa 11:30ean izango da, eta haurrena (4-12 urte) 10:30ean. Izena emateko, 11 euro ordaindu behar dute helduek. Online eman daiteke izena (www.alboan.org/carrerasolidaria). Txikiek, aldiz, hiru euro ordaindu beharko dituzte lasterketa-egunean bertan. Helduek 5, 5 metroko bideari aurre egingo dioten bitartean; haurrek, lau ibilbide izango dituzte adin-tarteen arabera.
Lasterketan parte hartzeko online eman behar dute izena eta ordainketa egin. Alboanen webgunean; haurrek, berriz, hiru euro, lasterketa-egunean ordaintzearekin nahikoa daukate. Ekimen honen alde egiteko prest egon arren lasterketan parte hartu nahi ez dutenei, bestalde, zenbaki solidario bat erosteko aukera eskaintzen die Alboanek, eurek nahi duten zenbatekoaren truke.
Lasterketarekin lortutako diruarekin genero-berdintasuna eta emakumeen garapen-eskubidea sustatuko du Alboanek Afrikan, Indian eta Latinoamerikan zenbait proiekturen bidez.