‘Mendo’-k irabazi du Manuel Balsa VI. Akuarela Lehiaketa

uriola.eus 2014ko eka. 2a, 08:15

Arte Berreginen Museoak artez bete zituen joan den larunbatean Bilbo Zaharreko kaleak, Manuel Balsa ‘Errusiarra’ aire zabaleko VI. Akuarela Lehiaketarekin. Sari nagusia, Jose Manuel Mendez ‘Mendo’ margolariak eskuratu zuen.

Partaideek, Bilbo Zaharra – San Frantziskoko hiri paisaiak, bertako plazak, parkeak, txokoak… irudikatu dituzte euren pintzelekin.

Manuel Balsa Errusiarra aire zabaleko akuarela lehiaketa, lau hamarkada baino gehiagotan museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zenari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zen.

Aurtengo saridunak hauek izan dira:

Manuel Balsa Errusiarra 1. saria: Jose Manuel Mendez Mendo

Manuel Balsa Errusiarra 2. saria: Roberto Landeta

Manuel Balsa Errusiarra 3. saria: Carlos Espiga

Berreginen Museoko marrazketa ikastaroko ikasleei zuzendutako sari berezia: Danny Jesus Valena

 

Ezkerrean, bigarren saria eta, eskubian, lehen saria.