Esklerosi anizkoitzaren 1.000 aurpegiak

uriola.eus 2014ko eka. 2a, 08:40

Gaixotasuna duten pertsonak erretratatuz gizarteratu dute esklerosi anizkoitzaren egunerokoa euskal fundazioko kideek, "sentsibilizatu eta emozionatu nahian".

20 pertsona, gradu ezberdinean esklerosi anizkoitza dutenak, erakutsi nahi izan ditu Enrique Moreno Esquibel argazkilari bilbotarrak. "Euren ingurunean, familia artean, lagun artean, aisialdian, osasun zentroetran... Era berritzaile eta zuzen batean gaixotasunaren errealitatea", islatu du Morenok. Argazkiok, Arte Ederren Museoan aurkeztu ostean, maiatzaren 28an -Esklerosi Anizkoitzaren Mundu Egunean-, Bilboko Metro geltokietan ikusgai izango dira.

EAEn 2.200 pertsonak dute esklerosi anizkoitza diagnostikatuta, 46.000 pertsonak Espainian.

www.emfundazioa.org