Bilbo argiz beteko da Gau Zuria ospatzeko

uriola.eus 2014ko eka. 13a, 08:51

Biharko, ekainaren 14, Bilbao 700 Fundazioak kultur arloko jarduerak argiarekin uztartzen dituen egitaraua diseinatu du Bilboren urtemuga ospatzeko. Bilboko kulturgune nagusiak eta hauen eraikin garrantzitsuenak herritarrek gozatzeko agertoki bihurtuko dira.

20:30etik aurrera, Bilboren urtemuga ospatuko dute bihra, Gau Zuria izenpean; jende guztiarentzako argi eta kolorezko ikuskizunen bidez. Egun horretarako, Bilbao 700 Fundazioak, Iberdrolarekin lankidetzan, jarduera egitaraua prestatu du hurrengo elementuetan oinarrituta: argiztapenak eta mappingak, zein argizko apainketak eta proiekzioak Bilboko eraikin nagusietan. Gainera, Deustuko Unibertsitatean eta Bilboko kaleetan musika emanaldiak eskainiko dituzte.

Udaletik azaldu dutenez, herritarrak dira Gau Zuriaren aktibo nagusia. Jendea urtero fidel etortzen da Bilboko azpiegitura propioak eta kulturguneak ikustarazi nahi dituen hitzordu honetara. Euren esanetan, "hitzordu honetarako arretaz prestatutako egitarau askotariko honen bidez, bilbotarrek eta gurera etorriko direnek gau berezi batez gozatu ahal izango dute eta horren protagonista bilakatuko dira".

Hauek dira Gau Zuriaren agertokiak izango diren eraikinak: Arte Ederretako Museoa, Euskal Museoa, Itsas Museoa, Guggenheim Museoa, Deustuko Unibertsitatea, Santiago Katedrala, San Nikolas eliza, Olabarri jauregia, Bilboko Alondegia, CRAI eraikina, Arriaga antzokia, Udaletxea eta Foru Jauregia. Argi eta koloreen jokoei esker, eraikinak denetariko formak hartuta eraldatuko dira, Bilbo osoa hiriko kaleidoskopio bihurtu arte.

Edizio honetan berriro ere argiak pisu handia edukiko du eta Zazpi Kaleak eta Kale Nagusia kale animazio taldeentzat agertokiak izango dira.

Egitarauaren xehetasunak

Jarduerak:

01. Bisitatu Museoa
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
20:30etatik  02:00 etara.

Behatoki pribilegiatu bat, itsasoaren abentura zirraragarria hurbiltzen gaituena Bilboko Itsasadarraren eta Portuaren bidez.

02. Sustraietatik. Txalap.art
Deustuko Unibertsitatea
20:30etan eta 22:30etan Gure musikari handiak
21:00etan eta 23:30etan Demode Quartet – Epa!
21:30etan eta 23:30etan Dantzaz konpainia
22:00etan eta 00:00etan Jainko txiki eta jostalari hura
              
Deustuko Unibertsitateko klaustroa eszenatoki bihurtuko da berriro, euskal kulturako hainbat taldek beren proposamen artistikoa aurkeztu ditzaten. Poesia, musika, dantza eta koreografiak euskal musikaren artista nagusien inguruan.

03. Japoniako Artea eta Kultura
Bilboko Arte Ederren Museoa
20:30etatik  02:00etara

Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen ‘Arte japoniarra eta japonismoa’ erakusketarekin batera, Japoniako Etxeak kultura japoniarreko bost errito aurkeztuko ditu erakusketa aretoetan. Bertaratzen diren guztiek Kimonoaren zeremonia, tearen dastaketa, tinta txinatarraz eta pintzelez kaligrafia eta Origami (papiroflexia) eta lore atonketa edo Ikebana zer diren edo nola egiten diren ikusi eta ikasteko aukera izango dute.

04. ‘Bilbo kantuz eta doinuz’
Santiago katedrala (elizpean)
20:30etan eta 21.40etan Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa
22:00etan eta 23:10etan Kontserbatorioko Abesbatza eta Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatza
23:30etan eta 00:30etan Iralabarriko San Antonio Abesbatza

Hona hemen kontzertuak eskainiko dituztenak: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Euskeria Abesbatza, Bilboko Sozietate Koralaren Kontserbatorioko Abesbatza eta Iralabarriko San Antonioko Abesbatza. Katedraleko klaustroa zabalik egongo da emanaldiek dirauten bitartean.

05. Garcia Lorca Angela Molinaren eskutik
Euskal Museoa
20:30etatik  02:00etara
Emanaldiak: 20:30, 22:00, 23:30etan. (Iraupena: 40 minutu, gutxi gorabehera)
Angela Molina, aktorea.
Manuel Benito, zuzendaria.

Angela Molina aktorearen poesia errezitaldia, bi musikarik lagundurik (kitarra eta perkusioa). Molina sagako zaharrenak bere-bereak dituen ahotsaz eta interpretaziorako indarraz xehetuko ditu Garcia Lorcaren bertsoak; arreta berezia jarriko dio Romancero gitano obrari eta emozio eta sentikortasun handiz kargatutako giroa sortuko du.

06. Cunningham eta Cage-n New York
Bilboko Guggenheim Museoa
22:00etatik  02:00etara
Jordi Camell, pianoa. Emanaldiak: 22:00, 23:10, 00:30 eta 01:30etan
Cesc Gelabert, dantza. Emanaldiak: 22:40, 23:50, 00:30 eta 01:10etan

Bilboko Guggenheim museoan Yoko Onori eskainitako erakusketa bat egingo da, eta horren harira, Yoko Onorekin eta New York hiriaren lotura estua duten bi figura aztertuko ditugu: Merce Cunningham koreografoa eta John Cage konposatzailea. Cunningham eta Cage bikain ezagutzen dituzten Cesc Galabert dantzari eta koreografoak eta Jordi Camell piano-joleak bi artista handi horien inguruko interpretazioak eskainiko dizkigute museoko atrioan.

Argiztapena:

07. Santiago katedrala
Santiago katedralaren fatxada argituko da Gau Zuria ospatzeko, eta hala, publikoak aukera izango du bere arkitektura ederraz gozatzeko.

08. ‘Argi uztaia’
Unamuno plazan argizko uztai bat instalatuko da, zeinak plazatik irteten diren kaleetara proiektatuko baitu argia.


09. San Nikolas eliza
Fatxadaren gainean beirate handi bat proiektatuko da musika barrokoaz lagundurik.

10. Arriaga Antzokia
Arriaga Antzokiaren fatxadan argiztapen arkitektonikoa jarriko da, Patrice Warrener artista frantsesak okasio honetarako beraizik sortua.

11- Areatzako zubia
Areatzako zubiaren alde bat, Areatzako kaitik hurbilen dagoen aurpegia, argiztatuko da.

12. ‘Voyage’
Aether & Hemera konpainia ingelesaren instalazio artistikoa, itsasadarrean kokatutako 250 paperezko ontzitxoz osatua. Ontzitxo horiek argiztapen propioa dute, eta irudi ikusgarriak sortzen dituzte uretan.

13. Udaletxeko zubia

Areatzako zubian bezalaxe, Udaletxeko zubiaren alde bat, Areatzako kaitik hurbilen dagoen aurpegia, argiztatuko da.

14. Bilboko udaletxea
San Agustin Komentu zaharretik behiala ikusten ziren irudiak proiektatuko dira Bilboko Udaletxearen fatxadan: itsaso zabalera bidean Itsasadarra zeharkatzen zuten ontziak.

15. Bilboko koloreak
Zubizuri pasabidea: Argiztapen honetan gorria eta zuria erabiliko dira, Bilboko banderaren koloreak, alegia.

16. Olabarri jauregia
Patrice Warrener-ek Nerbioi ibaiertzeko eraikin eder honen ikuspegi berri eta koloretsua eskaintzen digu.

17. Argi Gortina
Salbeko zubia: Itsasadarrera zuzendutako fokoen bateria batek gortina ikusgarria sortuko du.

18. Argi tunela
Arrupe pasabidea: Arrupe pasabidea argizko tunel handi bihurtuko da.

19. CRAI eraikina
CRAI eraikinaren  ‘koloreak’ nabarmenago egingo dituzte Gau Zurian. Rafael Moneo arkitektoak diseinatutako aparteko eraikin hau Bilboren erdigunean dago, Abandoibarran estrategikoki kokatuta, Guggenheim Museoaren aurrean. Bilboren urtemugako gauean dotore apainduta agertuko da, Itsasadarraren aurrean ingurune paregabea irudikatzeko.

20. Arrainontziak
Bi akuario erraldoi proiektatuko dira Deustuko zubiaren zutabeetan.

21. Olatu Zuria
Itsa Museoko dike lehorra: Olatu Zuria zuzeneko emanaldiak eta mapping teknika elkarrekin konbinatzen dituen ikuskizun multimedia bat da, Logela Multimedia konpainia eszenikoak sortua. Konpainia hori arte digitalaren munduan mugitzen da. Eta zuzeneko ikuskizunak sortzen ditu produkzio digitaletik abiatuta.

Itsas Museoko dike lehorrerako beraizik sortutako ikuskizuna da eta Gau Zuriaren egitarauan sartzen da. Olatu Zuriaren istorioa toki horretantxe gertatzen da, bertan dauden hiru ontzitan. Hiru ontziak berriro ‘urazaleratuko’ dira Bilboko toki garrantzitsu hionen historia era dibertigarri eta arinean berreskuratzeko.
Proposamena bereiziki deigarri da ikus-entzunezko euskarri berritzaileak erabiltzen direlako eta euskarri horiek zuzeneko kale-dantza eta antzerki ekintzekin konbinatzen direlako. Dantza Ed Step bikote bilbotarrak eskainiko du eta antzerkia berriz Logela Multimedia konpainiako kide batek, efektuekin eta irudiekin elkarreraginez. Osagai horiekin guztiekin Logela Multimediak publiko guztiei zuzendutako ikuskizun desberdina eta intentsoa lortzen du.

22. Argizko zuhaitzak
Museoak dira Gau Zuriaren protagonista handienetako bat. Horregatik, Arte Ederren Museoko sarrera nagusitik hurbilen dauden zuhaitzak kolore biziekin argituko ditugu, lorategien berezko edertasun naturala areago nabarmentzeko.

23. Arte Ederren Museoa
Arte Ederren Museoaren fatxada gainean museoak dituen lan enblematikoenen lagin bat proiektatuko da.

24. Argi iturria
Moyua plaza: Bilbotarrek pasatzeko gehien erabiltzen duten lekuetako bat dugu Moyua plaza ezaguna. Bada, plazaren eta iturri ezagunaren itxura aldatu egingo dira; hain zuzen ere, ur-iturriaren ordez, argien iturria jarriko da, 10 metroko altueraraino iritsiko dena.

25. Alondegiaren eguzkia
Alondegiaren Mapping-a: Bilboko kulturaren eta aisiaren birika bilakatutako ardo-biltegi zaharraren fatxadak itxuraz aldatu eta bere historia propioa ikusgai izango du mapping bideo baten loop bidezko proiekzioaz baliatuta., Mariona Omedesen zuzendaritza artistikopean.

26. Foru Aldundiaren Jauregia
Foru Aldundiaren fatxadaren argiztapen arkitektonikoa, Rafael Ruiz Balerdi margolariaren ‘Gran Jardín’ lanean inspiratuta.

27. Kupula
Bizikidetzaren plaza (Isozaki Dorreak): De Cagna Iluminaire konpainia italiarraren argi-kupula handia jartzea. Kupula ikusgarria da eta berari esker, Isozaki doreetako eskaileren bestelako ikuspegia, ikuspegi berria, izango dugu. De Cagna Iluminaire familiako enpresa da, 1930ean sortua. Hasieran, olioz eta karburo-lanparez argiztatzen zituzten kaleak eta 2006tik aurrera, LED argiak baino ez dituzte erabiltzen. Eraikinetan gainjarrita, argi-kortinak sortzen dituzte, objektuetan zabaltzen direnak, kale eta plazak erabat argiztatuz.

Kaleko animazioa:

Gau guztian zehar, Bilboko kaleetatik animazio taldeak arituko dira.

28. Bandarrastrofe
20:30etatik 02:00etara. 

‘Bandarra Street Orkestra’ brass band estiloko talde ezagunenetako bat da eta hainbat sari irabazi ditu kale-musika jaialdi ezagunenetan. Luxu paregabea Alde Zaharreko kaleetan Gau Zuria girotzeko.

29. Broken Brothers Brass Band
Broken Brothers Brass Band taldearen musikaren oinarria New Orleans-eko brass band garaikideen soinua da. Iruñetik iritsiko zaigu musikari bikainez osatutako taldearen soinuek New Orleans-eko soinuak eta jazzaren soinurik onenak gogorarazten dizkigute.