Zubiak, gertakaeren lekuko isilak

uriola.eus 2014ko eka. 5a, 10:15

‘Itsasadarra eta bere zubiak’ erakusketa gaur inauguratuko dute Itsas Museoan. Bertan Guillermo Capellan ingeniariak hitzaldia eskainiko du. Erakusketa irailera arte ikusgai izango da.

Egun itsasadarrak portu izateari utzi dio, ibaiko zirkulazioa Abrara lekualdatu da. Zubiak, behin altxakorrak, zigilatuta geratu dira. Itsasadarraren gainean zubi berriak altxatu dira eta etorkizuneko plan urbanistikoek zubi berrien eraikuntza aurreikusten dute. 1995ean Metro Bilbao inauguratu zuten, Itsasadarraren bi aldeak lotzen dituen lur azpiko zubia bilakatuz.

Bilboko itsasadarra aberastasun eta aurrerapen iturri izan da Bilbo eta bere ingurunearentzat. Berari zor dio Bilbok bere jatorria eta bertatik zabaldu da mundura. Bere izaera nabigagarriak, historikoki, ibaiertzetako komunikazioak baldintzatu ditu. Zubiak gutxi eta gainera itsasontzien joan-etorria ahalbidetu behar zuten, altxagarriak, birakariak, eskegiak edo mugikorrak eraikiz. XVIII. mendera arte San Anton itsasadarraren bi ertzak lotzen zituen zubia bakarra izan zen.

Hiribildua hasten zihoan heinean, zubi berriak eraiki zituzten, garai berri bati atea zabalduz, eta aldi berean nabigazioari eremu bat itxiaz. Eta badatorkigu Nerbioi-Ibaizabal gaineko 14. zubia. Hondeamakinek Zorrotzaurre uharte egin baino lehen gurutzatu ahalko dugu Frank Gehry zubia. 75 metro luze izango ditu.

Zubiek, gertakaeren lekuko isilak, gerra, uholde eta aguadutxuen eraginak ikusi eta jasan dituzte, historian paper protagonista bere gain hartuz.

‘Itsasadarra eta bere zubiak’ erakusketa irailaren 21era arte ikusgai izango da Bilboko Itsas Museoan