Bilboko Udalak gaurko antolatu du Eskola Agenda 21eko osoko bilkura. Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana da. Sare publikoko eta pribatuko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Prestakuntza Zikloetako 55 ikastetxe izango dira.
Helburua da ikastetxeen eta udalaren arteko lotura estutzea, eskolen arteko Foroan adostutako konpromisoak eta eskariak, eta, era berean, egindako lana aurkeztea, eskolaren ingurumena hobetzea eta berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.
Eskola Agenda 21
Bilboko 55 ikastetxetako 27.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte ikasturte honetan ere Eskola Agenda 21 programan, ingurumenaren kudeaketari buruz gogoeta egiteko, Bilboko mugikortasunaren egoera eta garraio ez jasangarriak ingurumenean sortzen dituen arazoak identifikatzeko eta ikastetxe zein udalerriko eguneroko bizitzan mugikortasun jasangarriko ekintzak abian jartzeko, hain zuzen.