Bilboko Udalak oinazea agertu du Barakaldoko hilketengatik

uriola.eus 2014ko eka. 9a, 09:00

Atzo arratsaldean Barakaldoko familia baten etxebizitzan gertatutako hiru pertsonen hilketa bortitza dela eta, Bilboko Udalak bere oinazea agertu du.

Hildakoak Bilboko udaltzaingo bat eta bere gurasoak izan dira. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Lehen tesiaren arabera, atzo bertan 51 urte bete zituen udaltzainak lana bukatu eta jarraian gurasoen etxera joan zenean, tiroz hil zituen gurasoak lehenik, eta bere buruaz beste egin zuen gero.

Bilboko Udalak, udaltzaingoaren familiaren eta ahaideen doluminarekin bat egin du.