Udal ikastaro eta tailerretan izena emateko epea zabalik dago

uriola.eus 2014ko eka. 11a, 08:30

Aurten Udalak 6.550 plaza eskainiko ditu 319 ikastaro eta tailerretarako; hau da, iazko edizioarekin alderatuta, 105 plaza eta 2 ikastaro gehiago. Aurretik izena emateko prozesua gaur, ekainak 11, hasi eta irailaren 4ra arte luzatuko da.

Bilboko Udalak seigarren urtez argitaratu du Ikastaro eta Tailerren Gida bateratua, tresna praktiko eta kontsulta errazeko argitalpena, Hiriko Udal Zentroetan 2014-2015 ikasturtean garatuko den jardueren eskaintza anitzaren azken xehetasunak jasotzen dituena.

Herritar guztiek publikazio hau modu errazean erabil dezaten, formatu digitalean Udalaren web gunean egongo da eta, Internet-en erraz maneiatzen ez dakiten pertsonentzat, paperean ere udaltegi guztietan.

Oso informazio erabilgarria duen gida eta guztion eskura

Joan den urtean bezala, kontsultak eta eskaerak udalaren web gunean, www.bilbao.net, 94 010 010 edo 010 telefonoetara deituz edota Barrutietako Udaltegietan eta Hiritarrentzako Arreta Bulegoan kokatutako Bilbao Klik-eko 20 terminaletan egin ahal izango dira. Kanal askotako sistema dute bulego hauek. Euretako bat euskarri telefonikoa izango da eta pertsona batek erabiltzaileari lagunduko dio bere tramiteak egiten, bitartean sortu ahal zaizkion zalantzak argitzen eta intzidentzien berri jaso eta berehalako erantzun hurbila eta eraginkorragoa ematen.

Beharrizanetara egokitutako eskaintza

Ikastaro eta tailer ugari dituzte bilbotarrek aukeran. Adin, gustu eta egoera fisiko guztietako pertsonei zuzenduta. Kirol, kultur eta aisialdirako jarduerak; berdintasunaren aldeko tailerrak, nagusientzakoak... guztiak aisialdirako ordezko aukera osasungarri bilakatu daitezke. Horrela, ezaguera berriak eskuratzen dira, pertsonen arteko harremanak sustatzen diren bitartean.

Udal ikastaro eta tailerretako erabiltzaileen iradokizunak jasoz, 2014/2015 edizio honetarako Udalak 6.550 plaza eskainiko ditu, 319 jarduera desberdinetan; hau da, aurreko ikasturtearekin alderatuz gero, 105 plaza eta 2 jarduera gehiago.

Ikastaro eta Tailerretan aurreinskripzioa egitea

Aurreinskripziorako epea, gaur hasi eta irailaren 4era arte luzatuko da, jarduera eta arlo guztietarako. Garrantzitsua da esatea, prezioetan murrizketetarako eskubidea edukitzekotan, inskripzioa egin baino lehen egiaztatzea beharrezkoa dela barrutiko edozein udal bulegotan dagokion dokumentazioa aurkeztuz. Dokumentazio hau aurkeztu ezean, tarifa arrunta ordaindu beharko da.

Tramite guztiak Barrutietako Udaltegietan eta Hiritarrentzako Arreta Bulegoan kokatutako bulego elektronikoez gain, udalaren web gunearen bidez, www.bilbao.net, ere egin ahal izango dira, eta 94 010 010 edo 010 telefonoetara deituz. 

Kultura, Berdintasun, Aisia eta Kirolerako Ikastaroak

Lehendabizikoz, aurretik izena emandako bakoitzak joan nahi duen udal zentroa aukeratu dezake -gehienez bi- eta, horrela, zenbaki bat eskuratuko du irailaren 11an goizeko 9:00etan Ibaiondoko Udaltegian (Pelota kalea, 10) egingo den zozketan parte hartzeko.

Zozketaren emaitza Udaltegietako iragarki tauletan jarriko da irailaren 12n hasita eta, horretaz gain, udalaren web gunean, www.bilbao.net, eta 944 010 010 edo 010 zenbakietara deituta kontsultatu ahal izango da. Gainera, horrela eskatu duenak, emaitzaren jakinarazpena sms mezu edo mezu elektroniko baten bitartez ere jasoko du.

Aukeratutako bakoitzari izena emateko hitzordua emango zaio. Inskripzioa egiteko epea irailaren 15a eta 25a bitartekoa da, biak barne. Une horretan aukeratutako zentroan edo zentroetan eskura dauden jardueren artean hautatzeko modua egongo da. Gehieneko muga tailer bikoa da, aisia eta kirola eta berdintasunaren alorretan, eta jarduera bakarrekoa kultur tailerretan.

Nahi den jarduera aukeratzerakoan, bakoitzari dagokion kuotarekin abonu-agiria inprimatuko da diru-sarrera egiteko. Abonu-agiri honetan ordainketa egiteko azken eguna ere agertuko da. Ordainketa egin ezean, plaza hutsik eta libre geratuko da.

Urriaren 2an, libre gelditu diren plazak betetzeko eta gela irekietan matrikulatu ahal izateko inskripzio epealdi berria zabalduko da. Udaleko ikastaro eta tailerretan parte hartu nahi duten guztiei irekita egongo den inskripzio epealdia izango da hau, baita, aurre-inskripzioa egin ez dutenentzako ere.

Osasunerako ikastaroak adineko pertsonentzat

Inskripzioa gaurtik irailaren 4era arte udaltegietan eskabidea entregatuz gauzatuko da.

Inskripzio epea bukatuta, irailaren 15ean plazak adinaren arabera esleituko dira, hau da, zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta lehentasun handiagoa. Irailaren 15ean, plazak esleitzen direnean, ikastaroa noiz hasiko den jakinaraziko da.

Asistentzia, bajak eta diru-itzulketak

Edonola ere, jardueretara asistentzia periodikoa izatea eskatuko da. Justifikatu gabeko hutsegiteak jardueran baja ematea suposa lezake, matrikularen diru-itzulketarik gabe.

Matrikula edo inskripzio nahikorik egon ezean, bertan behera utzi litezke hauek eta ordaindutako zenbatekoak itzuli.

Jarduerak urrian abiatu eta 2015eko maiatza-ekainera arte luzatuko dira.

Baldintzak

Bilboko Udaleko ikastaro eta tailerretan parte hartzeko Hirian erroldatuta egon behar da eta jarduerek eskatzen dituzten baldintzak bete behar dira.

Gogoratzekoa da, jarduera talde bakoitza hainbat erabiltzaile profili zuzenduta dagoela, hala nola:

Kultura, Aisialdia eta Kirola 18 urte baino nagusiagoak

Berdintasuna: 18 urte baino gehiago daukaten emakumeak, etxeko lanen trukaketa tailerrerako ezik, horretan gizonek ere izena eman dezakete.

Prezioetan kenkaria edukitzeko eskubidea izanez gero, aurreinskripzioa egiteko epean kreditatu behar da egoera hau eta dagokion dokumentazioa barrutiko edozein bulegoetan aurkeztu beharra dago. Dokumentazio hau aurkeztu ezean, tarifa arrunta ordaindu beharko da.

Era berean, pasa den urtean beharreko dokumentazioa eman zuten pertsona pentsionistek eta adinagatik tarifa murriztuak dituzten pertsonek ez dute oraingo ikastarorako berriro kreditatu beharko.