Zorrotza Eguna ospatuko dute larunbatean

uriola.eus 2014ko ekainaren 9a

Ekainaren 14an, larunbata, Zorrotza Egunaren VIII. edizioa ospatuko dute. Beste urte batez, Zorrotzako Taldeen Koordinakundeak egun osoko egitaraua prestatu du adin guztietako lagunei zuzenduta.

Egitaraua

11:30. Nekazaritza eta artisautza azoka.
12:00. Konpostari buruzko erakusketa eta tailerra Ekologistak Martxanen eskutik.
12:00. Auzoko jaien aldeko pintxo potea txosnan.
12:00. `Txinbatukadaren´ aurkezpena eta entsegu irekia.
12:30. Haurrentzako antzerkia. `Zintzoaren ametsa´ lana ikusgai egongo da Goloka antzerki taldearen eskutik.
12:30. VIII Paella txapelketako izen ematea irekiko dute.
13:00. Igel-toka txapelketa.
13:00. Zorrotzako XVIII, Ipuin Lehiaketako sari banaketa Euskal Txokoaren eskutik.
13:00. Kalejira gaitajoleekin.
14:30. Paellen aurkezpena.
14:30. Moises Arce, Jose Mari Calonge eta Basilio Sanz auzokideei omenaldia Zorrotzan egindako lanagatik.
15:00. Herri bazkaria.
16:30. Mus txapelketa.
17:00. Herri kirolak koadrilentzat.
19:00. Erromeria Ibai-Arte dantza taldeak lagunduta.
20:30. Kalejira `Fabe de Fuka´ taldearekin.

* Egun osoan zehar txosna egongo da Azoka parkean.