Auzitegi Gorenak ez du onartu Panda Securityk aurkeztutako helegitea

uriola.eus 2014ko eka. 9a, 10:54

https://labpanda
Ia urte bi zai egon ostean, Auzitegi Gorenak ez du onartu Panda Securityk aurkeztutako helegitea eta lehen instantzian emandako epaia berresten du, non esaten den Panda Securityko langileei ezin zaiela aintzinatasuna kendu nominako beste edozein kontzeptutan sartuz.

Enpresan egindako lehen egunetik sortutako aintzinatasuna nominetan azaltzeko eskubidea irabazi dugu eta gai honen inguruko lehen sententzia kolektiboa izanik, oso garrantzitsua da. Izan ere, aintzinatasuna da Panda Securityko langileok gure soldatak eguneratuak izango direla ziurtatzeko dugun berme bakarra.

Enpresak hori badaki eta horregatik erabaki du magia egitea. Panda Securityko kudeatzaileak mago izugarriak direla argi dugu eta horrela, Gorenaren epai bat subjetiboki interpretatzera ausartzen dira, 2012ko urtarrila aurretik sortutako hiru urtekoak inoiz ez direla existitu argudiatuz. Panda Securityko abokatuak dira interpretazio hau egiten duten bakarrak, Panda Securityko langileek kontsultatu dituzten abokatu guztiek ukatu eta absurdotzat jotzen dutena.

Panda Securityk urteetan kaleratze ilegalak egin eta EEE baten bidez 128 lanpostu deuseztu zituen enpresa da; bere langileak tratatzeko duen era kaxkarragatik ezaguna eta orain 3 urte eta erdi arte sindikalki antolatzeak kaleratzeak baino ez zekartzan.

Zuzendaritza berriarekin gauzak ezberdinak izango zirela ematen zuen, baina epai hau nahikoa izan da errealitatea azaleratzeko: enpresa kudeatu eta egoera honetara eraman gaituzten pertsonak, puntu honetara heldu behar ez izateko eskaintza oparoak onartu zituztenak dira. Panda Security zuzentzen dutenek ez dute jakin arriskurik aurreikusten, ezta egoera honi aurre egiteko diru kantitate bat gordetzen. Eta guzti hau argi zutelako hasieratik langileen dirua beraientzat izan behar zela, gutaz barre egingo zutela eta sententziari bate kasurik egingo ez ziotela.