2014/10/24 18:00 - 20:00

NORDIC WALKING

NORDIC WALKING
Guggenheim museoa (Puppy), Bilbo

Nordic Walking-ak, ipar eskian du oinarri eta elurrik gabeko lur zoruetan makilen laguntzaz ibiltzean datza. Makilen laguntzarekin ibilita, belaunek, orkatilek... askoz gutxiago sufritzeaz gain, besoak eta ia gorputz osoa ere mugiarazten du (%90) ariketa fisiko osoa eta orokorra eginez. Besoak eta hankak erabiltzean, odola hobeto ponpeatzen da, horren ondorioz askoz gutxiago nekaturik ariketa handiagoa egiten dugu. Oraingoan Guggenheim museotik Artxandara igoko gara. Azalpen gehiago: www.nordicwalkingeuskadi.net orrian. Argazkia: Nordic Walking Euskadi Flicr.

Parte hartzeko DARABILBO egitasmoaren web orrian izena eman behar da.