Bilbao BBK Live jaialdiaren IX. ediziorako hiru aste falta direla agortu dira sarrera guztiak eta Kobetamendiko leihatiletan ez da sarrerarik salduko. Aurten 120.000 pertsona joango dira Kobetamendiko hiru eguneko rock-jaialdira. Edizion honetan kanpatzeko eremuan 15.000 plazako kupoa bete da, hobekuntzak egite aldera iaz baino 3.000 bat lagun gutxiagorentzako leku duena. Edizio honetan kanpinean izango dira 'Kale' seinaledunak, kanpin denden kokapena hobeto erakusteko, edo erosotasun guztiekin hornituta dauden kanpin-denden alokairua edota supermerkatua, hurrenez hurren.
Errekor historikoa
120.000 sarrera saltzea errekorra da Bilbao BBK Live jaialdiaren historian. Aurreko markarik onena 2012ko edizioan lortu zen 109.178 pertsonarekin, aurtengoan baino 10.000 pertsona gutxiago, hain zuzen.