Euskal Herrian dauden hamaika proiekturi, eta finantzaketa arazoak medio, ezerezean gelditu diren proiektuei aukera berri bat eskaini nahi die Karena web guneak. Behar horri erantzuteko asmoz, munduan zehar martxan zeuden esperientzia ezberdinak aztertzeari ekin zion lagun talde batek, eta azkenik, gaur, ekainaren 18an, KARENA jaio da.
"Helburu jakin batzuekin eman genion hasiera proiektu honi, eta horiek bihurtu ditugu gure jardunaren ardatz", diote. Ardatz hori osatzen duten gako nagusiak EUSKARA, AUZOLANA eta PROZESU PARTE- HARTZAILEAK dira. Horiei begira sortu dute ekimena eta horiek izango dira bere mamia osatuko duten oinarriak.
Proiektuen finatzaketarako tresna izateaz gain, auzolan eta herri egitasmoen saretze eta elkarlanerako tresna ere izatea da nahi du Karenak. Horregatik, web gunean bertan, gune berezitu bat eskaintzen zaie egitasmo horiei guztiei, OILATEGIA izeneko gunean.