Frankistar armadak Bilbo menderatu zuen 77. urtemugan

uriola.eus 2014ko eka. 19a, 08:47

ahaztuak1936-1977.blogspot.com
Gaur bezalako egun batez, duela 77 urte, 1937ko ekainaren 19an hain zuzen, sartu ziren Bilbon tropa frankistak. Gertaera hura gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dira.

 

Goiztiarrena, 11:00etan izango da, Kasilda parkean, Frankismoaren Biktimen monolitoan. Soldadu frankisten sarreraren urteurrenean, lore-eskaintza eta frankismoaren biktimei omenaldia egingo zaie.

Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak elkarretaratzea antolatu du arratsalderako, "iaz antolatu zuen ekimenari jarraipena emanez". 19:30ean Arriaga enparantzan, frankismoren krimenen zigorgabetasunaren aurka "bere jarrera tinkoa" adierazteko deia zabadu diete bilboko hiritarrei.

 

Frankismoaren inpunitateari ez. Egia eta Justizia, hemen eta orain

"Iaz, Kale Nagusia zeharkatu genuenean ez zen erraza irudikatzea frankismoren krimenen zigorgabetasunean kereilak zirrikiturik eragingo zuenik. Gaur, baina, hainbat urrats, zigorgabetasun horretan lehenengo artesiak eragin dituztenek, eman ditugula nabarmena da. Muñecas kapitaina eta Gonzalez Pacheco polizia estraditatuak izango ez diren arren, urte honetan hainbat kereilatzailek, lehenengo bideokonferentzien bidez, eta beren salaketak jarri zituzten epaile argentinaren aurrean; beste batzuek Argentinako bidea hartu zuten Buenos Airesko epaitegian zuzenean beren testigantzak emateko. Duela egun gutxi, epaileak berak hartu zituen, Gernikan, Andaluzian eta Madrilen, kereilatzaile batzuren lekukotzak eta, egun batzuk barru, beste kereilatzaile batzuren salaketak entzungo ditu argentinar epaileak Madrilgo hegoamerikar herrialdearen Kontsuletxean bideokonferentziaz. Ekainaren 19an, Francok sortutako monarkiari oinordekoak hari jarraipena ematen hasten dion egun berean, Euskal Plataformak ekindako bidean aurrera egin gura du eta horretarako bere kide, lagun eta Bizkaiko herri osoari elkarretaratzean parte hartzeko eskaera egiten die egia, justizia eta ordainaren bidean urrats berri bat emateko itxaropenaz".

Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma