"Iralako jaien atzean kristoren lana dago"

uriola.eus 2014ko eka. 20a, 08:05

Aurrera doaz Iralako jaiak eta aurreko asteburuko arrakasta ikusita, gogotsu ekingo diote bigarren asteburuari bertako auzokideek. Gaur Gazte Eguna ospatuko dute; bazkari herrikoia egongo da; antzerkia, trukepoteoa eta kontzertuak gau aldean.

Iralako jaietan "auzotarrek inplikazioa handia" dutela azaldu digute Andoni Somaloma eta Haizea Goitiz Jai Batzordeko kideek. Euren esanetan, jaiena urteko aste "potenteena" da eta jai herrikoi hauek auzotarrentzat egiten dituzte. Orain gazteria Jai Batzordean sartzen ari dela diote, aurreko belaunaldiari lekukoa hartuz eta beraz, lanean jarraitzeko asmoa agertu digute.

Ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute astebururako. Gaur arratsaldean patata tortila txapelketa egongo da, bihar Gazte Egunaren txanda izango da eta larunbatean aldiz, Irola Irratiaren Eguna.

Ekainak 20, ostirala. Iralako Gazte Eguna

-14:30. Bazkari herrikoia.
-17:30. Antzerkia.
-18:30. Kutrepoteoa.
-22:00. Akats, Las Tea Party dj´s eta Dj MaDbol en kontzertuak.

Ekainak 21, larunbata. Irola Eguna

-12:00. Programaren emisioa ateak irekita.
-14:30. Bazkari herrikoi beganoa.
-17:30. Kontzertuak skate gunean.
-18:00. Rolling cheasse.
-23:00. Oxabi taldearen berbena.

Ekainak 22, igandea

-12:00. Puzgarriak.
-13:00. Gozo-eltzea.
-18:00. Gynkana kultur anitza.
-17:00. Munduko abeslarien kontzertuak: `Eslaba gaua´ eta `Tania Molina (El Salvador)´.

Ekainak 23, astelehena. San Juan Gaua

-19:00. Txokolatada.
-22:00. San Juan sua eta jaien bukaerako traka.
-23:00. Sorgiñe taldearen erromeria.