Pentsiodunek osasun publikoa eta doakoa aldarrikatuko dute beste behin

uriola.eus 2014ko eka. 20a, 08:00
Azken asteetan egindako protestei jarraipena emanez, Pentsionistak Martxan plataformako kideek elkarretaratze berri bat egingo dute gaur, 12:00etan , Osakidetzaren egoitzaren aurrean. Beste behin, osasun publiko, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa aldarrikatuko dute.

Basurtu eta Gurutzetako ospitaletan egindako elkarretaratzeak eta gero, Osakidetzako Bilboko egoitzan, Errekalde Zumarkaleko 29.zenbakian, egingo dute euren hurrengo mobilizazioa Pentsionistak Martxaneko lagunek. Gaur izango da protesta 12:00etan.

Aurreko protestetan bezala, gaur ere aldarri argi bat aterako dute kalera, azken urteetan, "dekretu eta erreforma ezberdinek etengabe erasotu dutela Pentsio eta Osasun Publikoaren sistema". Beraz, osasun publiko, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa galdegingo dute.