Jaien Batzordeak 22aren aldeko apustua egin du, 15a, udako opor garaitik "hurbilago egoteagatik, alde batera utzita". Halaber, bilbotar eta bizkaitar "gehiago" izango dira eta ez da, "urian tradizio handiko Ama Birjinaren eguna ezerezean utzi nahi, txupinazoa egun horretan jaurtita", batzordearen esanetan.
Hortaz, Jaien Batzordeak ez dio ohitura zaharrari eutsiko. Ez du errespetatuko Andra Mari egunetik hurbilen dagoen larunbata, abuztuaren 15a alegia, hasiera data gisa.
Aldaketak
Udalak aurretiaz ere aldatu izan ditu datak. 2004an, esaterako, abuztuaren 14an ezarri zuen Aste Nagusiaren hasiera. Konpartsek, erabaki horrekin ados ez, eta abuztuaren 22an, ‘txupinazo alternatiboa’ antolatu zuten. Arriaga plazan ezarritako garabi batean igota, urte hartako pregoilari Juio Ibarra kazetariak bigarrenez irakurri zuen pregoia jaiei ‘zegokion egunean’ hasiera emanez.
Abenduak 21, San Tomas eguna. Azoka eguna Bilbon. 2008an BBK-k eta Udalak aurreko egunera aurreratu zuten San Tomas ospakizuna, igandetik larunbatera pasatu zuten, "jende pilaketak" ekiditeko. Orduan BBK-k emandako azalpenaren arabera "ez da data aldatu den lehen aldia, igandetan jausi den aldiro aldatu dugu".