Guda Zibilean borrokatu zirenei omenaldia Artxandan

uriola.eus 2014ko eka. 20a, 08:05
Guda Zibilean askatasunaren alde borrokatu zuten gudariei omentzeko ekitaldia egingo da bihar Artxandan kokatuta dagoen “La Huella” monumentuan.

 

12:00etan Artxandan dute hitzordua bilbotarrek bihar, ekainak 21, gudari, miliziano eta oro har askatasunaren alde bizitza eman zuten lagunei gorazarre egiteko. Urteroko hitzorduan parte hartuko dutenen artean egongo da Bilboko alkate Ibon Areso ere.