Aurretik, Sabin eta Luis Arana anaiek bandera hori Bizkaiko ikur izateko diseinatua zuten; hartarako, beren ohiko lema politikoan oinarritu ziren: gurutze zuriak Jainkoari erreferentzia egiten zion, gurutze berdeak Lege Zaharrari eta Gernikako Arbolari, eta hondo gorria Bizkaiko armarritik hartu omen zuten. Geroago, Sabino Aranak berak sortutako Euzko Alderdi Jeltzaleak bere egin zuen.
1936 urtean Euskadiko bandera ofizialtzat hartu zen, Aznar sailburu sozialistaren proposamenez. Hala ere, Aranatarren hasierako neurriak egokitu behar izan ziren, Victor Bilbao Goioagaren ehungintza-gizonaren aholkuei men eginda.
Francok 1939an legez kanpo utzi zuen, eta diktadura osoan ikurrina debekatua egon zen Hegoaldean, baina Ipar Euskal Herrian arazorik gabe erabili zen.
1977ko urtarrilaren 19an berriro legeztatu zuten ikurrina Espainiako legedian, eta Euskal Autonomi Erkidegoko bandera ofizialtzat hartu zen, nahiz eta lehenagotik Euskal Herri osoaren ikurtzat erabili den eta erabiltzen den.
Iturria: Wikipedia