Ertzainak 28 urteko gizon bat atzeman zuen larunbat arratsaldean Bilbon genero indarkeria egotzita eta bere gain zuen urruntze agindua urratzeagatik. Bere bikotekide ohiaren etxera sartu zen leiho batetik eta eraso egin zion.
Emakumeak harramazkak zituen bularrean eta lepoan eta ubeldurak hanketan.