Musikariak eta hedabideak mahai inguruan batuko dira

uriola.eus 2014ko eka. 27a, 09:30
Musika Egunaren harira, Euskadiko soinuak eta Musikari Elkarteak "Musikariak eta hedabideak" mahai ingurua antolatu dute gaur, ekainak 27, Barrainkua Kultur Etxean, 18:30etatik aurrera.

Musika adituentzat hitzordu interesgarria izango da. Besteak beste musika, musikariak eta hedabideen arteko harremana landuko dute eta hedabideen eragina musikari baten ibilbide profesionalean.

Joseba Martin (Radio Euskadiko kazetaria), Iker Barbara (Mondo Sonoroko kazetaria), Miguel Salvador (Musikaria) eta Asier Ercilla (Bale Musiceko ekoizlea) izango dira parte hartzen.