MARIJAIAK, ABRAZADOS A LA FIESTA, DANOK GARA ASTE NAGUSIA, LA PUERTA DE BILBAO, SUEÑO BILBAINO, DANOK BAT dira Aste Nagusia 2014ko Kartel Lehiaketako sei finalistak. Bilboko Jai Batzordeak izandatutako epaimahaiak aukeratu ditu finalista hauek.
143 lanen artean aukeratu izan dira sei kartelak. Aurten, kartelak Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako puntu desberdinetatik heldu dira, baita Valentzia, Vigo, Alcoy eta Reinosatik ere.
Kartel hauen hautaketa egiteko epaimahaia honela dago osatua: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jai Saileko zinegotzia; Pilar Muerza, Jai Batzordeko ordezkari politikoa eta Bilboko Udaleko EAJko zinegotzia; Beatriz Marcos, Jai Batzordeko ordezkari politikoa eta Bilboko Udaleko PPko zinegotzia; Bilboko Konpartsetako ordezkari bat; Javier Bellido, BA! Creativosekoa; eta Estibaliz Ortiz, Onda Vascako zuzendaria.
Nola bozkatu
Sei kartel finalistak Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan egongo dira ikusgai, Plaza Zirkularrean, eta baita Bilboko Udaleko webgunean ere bai, www.bilbao.net-en, asteazkenetik, 25etik, uztailaren 2ra arte. Epe horretan, herritarrek kartel irabazlea hautatzeko parte ahal izango dute. Alde batetik, ageriko moduan egin ahal izango dute Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan, edota Bilboko Udaleko webgunearen (www.bilbao.net) zein Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitatez (www.facebook.com/bilbaofestak).
Hedabide kolaboratzaileak
Kartelak hedabide kolaboratzaileen bitartez ere bozkatu ahal izango dira: EL CORREO, DEIA, GARA, QUÉ NERVIÓN, RADIO BILBAO-CADENA SER, ONDA CERO, RADIO POPULAR, BIZKAIA IRRATIA, ONDA VASCA, RADIO NERVIÓN, Bilbao24horas, HAMAIKA TELEBISTA, EITB eta TELEBILBAO; hauek guztiak beren web guneen bitartez. Bozkatzeko datak egun berdinak izango dira, hau da, ekainaren 25etik uztailaren 2a arte, biak barne.
Puntuazio sistema
Bozkaketa egiteko modu hauek (Terminus eraikinean ageriko botazioa egin Plaza Zirkularrean, Bilboko Udaleko webgunearen bitartez eta Facebook-eko gune ofizialaren bitartez zein hedabide kolaboratzaileen bitartez) %75-eko erabakia osatuko dute (%25a bozkaketa sistema bakoitzak). Gainerako %25a epaimahaiaren erabakiak osatuko du.
Kartel irabazleak 3.000 saria eskuratuko du.