Altzariak, vintage arropa, Japoniatik ekarritako produktuak, artisau-produktuak, sushia, egurrez egindako eguzkirako betaurrekoak, loreak eta lorezaintza produktuak, moda eta osagarriak, dekorazioa, umeentzako moda, tartak edota gozokiak eskuratu ahalko dira igandean Itsas Museoan egingo duten `The Sunday Market Bilbaon´.
Hori gutxi balitz, azken edizio honetan prezio bereziak egongo dira. Beherapenak hurbil daude eta `The Sunday Market¨-en ere poltsiko guztiei zuzendutako salneurriak jarriko dituzte.
Londres, Berlin edo Amsterdam bezalako merkatuen erara, nahitaezko hitzordua bihurtu da Bilbon, hilabete bakoitzeko azken igandean, sormena, originaltasuna eta gauza ederrak maite dituztenentzat. Ekainaren 29koa denboraldiko azken edizioa izango da, eta `The Sunday Market´ irailean itzuliko da Bilbora, erabat indarberrituta.
Goizean zehar, ChildrensLABeko lagunek euskarazko eta ingelesezko tailerrak eskainiko dituzte (umeentzako doan), eta Unai Goikolea DJaren musika merkatuan bertan entzun ahal izango dugu. Gainera, ez dira kafeak, pintxoak eta koktelak faltako.
Lehen ediziotik 13.000 lagun baino gehiago hurbildu dira dagoeneko I Love Bilbao aisia eta kultura agendak babestutako ekitaldira.