TAO-OTAren udako ordutegia uztailaren 1ean sartuko da indarrean

uriola.eus 2014ko eka. 25a, 08:45
Uztaileko eta abuztuko larunbatetan ez da TAO zerbitzurik egongo, ezta jaiegunetan ere. Abuztuan, berriz, TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30etara izango da.

Udaren etorrerarekin, Bilboko TAO-OTAn udako ordutegia hasiko da. Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31ra arte iraungo du. Gainera, uztaileko eta abuztuko zapatuetan ez da TAO zerbitzurik egongo.

Abuztuko arratsaldeetan ez da aparkatzeagatik ordaindu beharko. Abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, eta horrenbestez astelehenetik barikura TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da abuztuan.

Beste alde batetik, bai uztailaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 23an, ez da TAO zerbitzurik egongo, jaiegunak direlako.