Aitziber Sagarminaga preso bilbotarra aske

uriola.eus 2014ko eka. 26a, 08:30

EPPKren bitartekarien kontrako operazioan atxilotu zuten Aitziber Sagarminaga aske geratu da bere familiak 25.000 euroko bermea ordaindu ostean.

Urtarrilaren 9an atxilotu zuten Aitziber Sagarminaga bilbotarra, hainbat abokaturekin batera, EPPKren bitartekarien kontrako operazioan.

Haurdun dago Sagarminaga, eta ez zaio asko falta erditzeko. Madrilgo Soto del Real kartzelan egon da preso.

Familiak 25.000 euroko bermea ordainduta, atzo askatu zuten.

 

Iturria: Berria