Epaimahaiak, musika arloko adituek osatuta, lehiaketaren XXVI. edizioan parte hartuko duten 38 taldeak aukeratu ditu. Aurten Euskadi osotik, Frantziatik, Belgikatik, Bartzelonatik, Madriletik, Murtziatik, Nafarroatik, Asturiasetik, Cadizetik, Kantabriatik, Jaenetik, Errioxatik, Zaragozatik eta Balentziatik etorritako Pop Rock musika modalitateko 24 talde, Metal arloko 10 eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako 4 talde izango dira.
Berritasun nagusi gisa, uztailaren 4an lehiaketak web orrialde berria jarriko du martxan. Web orri honen bidez, aukeratutako taldeen abestiak ezagutu eta entzun ahal izango dira eta sailkatze faseko kontzertuen edo finalisten jarraipena egin ahal izango da. Kontzertuak irailean hasiko dira zuzenean Bilborocken.
Izen emateak %10eko hazkundea izan du
Aurtengo edizioko lehiaketan 620 taldeek eman dute izena. Gauzak horrela, inskripzioek %10eko igoera izan dute aurreko edizioarekin konparatuz. Konkretuki, Pop Rock modalitateko 449 taldeek, Metal arloko 122 taldeek eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako 49 taldeek eman dute izena. Jatorriaren arabera, Euskal Herriko taldeek %25a osatzen dute, %71 estatukoek eta %4 nazioarteko taldeek.
Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteez osatutako musika taldeei dago zuzendua. Helburua, taldeen lana babestu eta zabaltzeaz gain, nazioarteko eta estatuko hainbat taldeekin eszenatokia konpartitzeko aukera eskaintzea da.
Sailkatze fasean, epaimahai espezializatuak hiru kidez osaturiko epaimahai gazte baten laguntza izango du. Aukeratutako taldeek iraila eta azaroa bitartean modalitateka ospatuko diren kontzertuetan parte hartuko dute.