Abortatzeko eskubidearen aldeko kontzentrazioa egingo dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zabala 2014ko eka. 30a, 13:11

Gallardonen legearen berehalako tramitazioari erantzuteko, Euskal Herriko abortatzeko eskubidearen aldeko plataforma feministak gaur, ekainak 30, kalera ateratzeko deia egiten dute.

Bizkaian, esaterako, Abortatzeko Eskubidearen aldeko Plataforma Feministak "emakumeon gorputzen gainean erabakitzeko eskubidearen alde dauden emakume eta gizonezkoei" elkarretaratze hauetara hurbiltzeko mezua zabaldu die.

Bilbokoaz gain beste protestaldi batzuk egingo dira beste hainbat hiriburutan: Iruñean PPren egoitzaren aurrean 19:30ean, Donostian Bulebarrean 19:30ean eta Gasteizen kalejira Ama Zuriaren plazatik 20:00etan.