Bihar, uztailak 11, Bilbao agertokiak The Prodigy, Foster The People edo Bastille taldeak hartuko ditu; Heineken agertokian, berriz, Jack Johnson eta Frank Turner & The Sleeping Souls arituko dira, baita Palma Violets taldea ere (indie-rock, garage estiloa, Londrestik), 2014. urteko edizioaren egitaraura iritsitako azken taldea; Sony agertokiak, berriz, El columpio asesino, Izal edota Conor Oberst taldeen emanaldiez gozatzeko aukera eskainiko du.
Azkenik, larunbatean, uztailak 12, The Black Keys, The Lumineers eta Los Enemigos taldeak igoko dira Bilbao agertokiko oholtza gainera; Band Of Horses, MGMT eta Skaters bandak Heineken agertokian arituko dira, eta La M.O.D.A, Kuroma eta Belako taldeek Sony agertokian joko dute.
Bi espazio berri
Bilbao BBK Live jaialdiaren bederatzigarren edizio honetan, Red Bulli esker bi espazio bereizi ere izango dira, eta programazio txukunaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Batetik, artista desberdinen arteko lankidetza bultzatzea eta babestea xedetzat duten musika estudioen Studio nazioarteko sarearen espiritua hobekien irudikatzen duten artistetako batzuk Kobetamendiko bihotzean arituko dira, Red Bull Studio Live espazioan, hain zuzen ere. Za! talde katalana, The Suicide Of Western Culture eta Los Pilotos (Los Planetas taldeko Banin eta Florenten proiektu paraleloa) Red Bull Studio Liven arituko dira ostegunean, hilak 10. Ostiralean, uztailak 11, Clip!, Pional eta El Txef_A taldeen txanda izango da, eta larunbatean, berriz, Red Bull Studio Livera gerturatuko den oro dantzan arituko da Kresy, Headbirds eta Cardopusherren sesioei esker.
Bestetik, jaialdi onenetan geldituz penintsula zeharkatzen ari den Red Bull Tour Bus agertoki mugikor izugarria ere Kobetamendin izango da; ostiralean, uztailak 11, eta larunbatean, hilak 12, arratsaldeetan, estatuko panoramako izen handiak hartuko ditu Bilbao BBK Live jaialdiaren barruan, tartean Animic, IEPI (ostirala, hilak 11), M A J E S T A D eta Fira Fem (larunbata, hilak 12).
Jaialdirako sarbidea
Atzo, uztailak 9, Kobetamendirako sarbidea moztu zen ibilgailu pribatuentzako eta igandera arte, uztailak 13, 16:00etara arte moztuta jarraituko du. Doako busak, taxiak hartuz edo oinez bakarrik hel daiteke Jaialdira. Informazio gehiago hemen.
Egitaraua: Osteguna, uztailak 10
17:00 Ateak irekiko dira
Bilbao agertokia (stage 1)
18:10 PARQUET COURTS
20:00 JOHN NEWMAN
22:35 FRANZ FERDINAND
01:40 CRYSTAL FIGHTERS
Heineken agertokia (stage 2)
17:30 FUTURE OF THE LEFT
19:00 WHITE LIES
21:05 VETUSTA MORLA
00:20 PHOENIX
Sony agertokia (karpa)
17:40 ESKEAN KRISTÖ
19:00 ALLEN STONE
21:35 HERCULES & LOVE AFFAIR
00:25 THE LAST INTERNATIONALE
03:00 DORIAN
04:10 KOSTROK
05:30 THIS NOT WAY DJs
Red Bull Studio Live
03:00 ZA!
04:15 LOS PILOTOS
05:50 THE SUICIDE OF WESTERN CULTURE
Ostirala, uztailak 11
17:00 Ateak irekiko dira
Bilbao agertokia (stage 1)
18:20 THE 1975
19:55 BASTILLE
22:25 FOSTER THE PEOPLE
00:20 THE PRODIGY
Heineken agertokia (stage 2)
17:30 CHET FAKER
19:05 FRANK TURNER & THE SLEEPING SOULS
21:05 JACK JOHNSON
01:55 PALMA VIOLETS
Sony agertokia (stage 3)
17:40 DAWES
19:05 CONOR OBERST
21:15 IZAL
01:55 EL COLUMPIO ASESINO
03:00 BAIO
04:20 SINE3
05:40 CROISSANTS DJs
Red Bull Tour Bus
18.20 ANIMIC
20.00 IEPI
Red Bull Studio Live
3.00 CLIP! (live)
4.00 PIONAL
5.30 EL TXEF_A
Larunbata, uztailak 12
17:00 Ateak irekiko dira
Bilbao agertokia (stage 1)
18:20 ELLIOTT BROOD
20:00 LOS ENEMIGOS
22:15 THE LUMINEERS
00:10 THE BLACK KEYS
Heineken agertokia (stage 2)
17:30 SMOKE IDOLS
19:05 SKATERS
21:00 BAND OF HORSES
01:45 MGMT
Sony agertokia (stage 3)
17:45 THE REBELS
19:05 BELAKO
20:55 KUROMA
01:55 LA M.O.D.A.
03:00 Baieztatzeke, Chromeo DJ Seten ordez
04:20 JOHN TALABOT DJ SET
05:40 WLDV
Red Bull Tour Bus
18:20 M A J E S T A D
20:00 FIRA FEM
Red Bull Studio Live
03:00 KRESY
04:20 HEADBIRDS
05:40 CARDOPUSHER