Abortoaren legearen kontrako manifestazioak egin ziren atzo hiriburu ezberdinetan "Gure gorputza gure erabakia" lelopean. Bilboko martxa plaza Eliptikotik abiatu zen 19:00etan eta Arriagako plazan izan zuen bukaera. Iruñeakoa PPren egoitzaren aurrean hasi zen 19:30ean, Donostiakoa 19:30ean Bulebarrean eta Gasteizen kalejira egin zuten 20:00etan, Ama Zuriaren plazatik.
Hainbat izan ziren, Euskal Herrian barrena, emakumeen gorputzen gainean erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten lagunak.
Argazkiak: http://ecuadoretxea.blogspot.com.es