uriola.eus

Bilbon ospatuko da 2015eko Ibilaldia Harrobia zentroak antolatuta

  Jaiak  Bilbo

Harrobia Lanbide Heziketak antolatuko du euskararen aldeko jaia, zentroa ezagutzera ematea eta irabaziekin beste bat sortzea helburu izango duena.

Bilbon ospatuko da 2015eko maiatzaren 31n Ibilaldiaren 37. edizioa. Ekainaren 27an, zentroak antolatu behar duen Ibilaldiaren aurkezpena izan zen eta bertan aukeratutako logoa eta leloa plazaratu zuen. 

Leloa

Ikastolen jaiak “HARRO IBILI leloa izango du eta honekin euskal gizarteari, enpresei eta zentroko ikasle ohiei,  gaur eguneko ikasleei eta etorkizuneko ikasleei hurrengo mezua helarazi nahi diete: kalitatezko lanbide heziketa euskaraz ikasiz, beraien itxaropenak beteko dituztela eta langile euskaldunen HARROBIAren parte bilakatuko dira, eta ondorioz, Euskal herriko enpresek beren beharrei erantzuteko gai.

Logoa

Karteleko logoan Ikastolaren eraikina ibiliz agertzen da, ikastoletako proiektua eta lanbide heziketako proiektua bereziki mugimenduan dagoelako. Euskal herriko lanbide heziketa bezala, martxan, hobetzen eta aurrera begira dago. Ikastolaren eta eraikinaren zerbitzuak kutxez adierazita daude: Kutxa hauek lanbide heziketak dituen proiektu eta erronka guztiak. Kutxen mugimenduen bidez aldaketa adiera nahi izan dute, gizartearen gorabeherei eta aldaketa estrukturalei eta metodologikoei egokitzera behartuta dagoen proiektua delako HARROBIA. 

2014ko edizioa

2014ko Ibilaldia Gernikan ospatu zen eta arrakasta handia lortu zuen eta hurrengo urtean Bilbon emaitzak hobetzea espero dute antolatzaileek. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa