Malas Compañías, 2006an Iruñeko Zirku Eskolan sortu zen zirku berriari atxikitako taldea da. Buenos Airesen hasi zuen ibilbide artistikoan, kaleko emanaldiak, umorea, clowna eta era askotako zirku-diziplinak (malabareak, ekilibrismoak, akrobazia…) dira nagusi.
18:00etan eta 20:00etan Plaza Barrian ikusgai izango dira Ertza euskal konpainiaren “4x4” hiri-giroko dantza-ikuskizuna, dantzarien birtuosismoa dantzarekin uztartzen duena, bi bikoteren arteko halakoxe “dantza-borroka” bat osatuz. Eguneko gainerako emanaldietan, Frantziako taldeak izango dira protagonista: La Boca Abierta konpainiak À la recherche d’una aventure izenburuko 45 minutuko clown ikuskizuna eskainiko du Areatzan, 19:15ean eta 21:15ean; Compagnie 100 Issues taldeko zirkuak “Idéaux beurre Noir – Le ring” delako 45 minutuko funtzioa egingo du Arriaga plazan, 22:00etan; eta Sacekripak “Marée basse” antzezlanaren eguneko bi saioak (18:00etan eta 20:00etan) eskainiko ditu Areatzako karpan, 2 euroko prezioan.
Bestalde, gaueko 23:00etan, Arriaga plazan, porrotaren ondoren bere burua lurperatu eta sare sozialen bitartez usteltze fisiko eta mentalaren berri ematea erabakitzen duen komiko baten istorio bitxia ezagutu ahal izango da. Zizare artean/Entre lombrices Kolectivo Monstrenko euskal konpainiak eta Zanguango Teatro gaztela-leondarrak elkarlanean osatutako 55 minutuko ikuskizuna da, 16 urtetik gorakoei zuzendutakoa.
Oradainpeko bi emanaldi
Kalealdiaren edizio honetan, lehendabiziko aldiz, bi ikuskizun ordaindu egin beharko dira, muntaia horiek taularatuko diren eszenatokiaren tamaina mugatuaren ondorioz. Horren haritik, 2 euroko prezio sinbolikoa ezarri da Sacekripa konpainia frantziarraren eta Manolo Alcantara artista kataluniarraren emanaldi desberdinetarako. Sarrerak bihar goizetik eskura daitezke Jaialdiak Areatzan ezarri duen informazio-gunean. Bestalde, Hortzmuga euskal antzerki taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du uztailaren 4an eta 5ean, Arriaga Antzokiaren alboko aldean. Bost saio eskainiko ditu guztira, eta hauetarako, doako gonbidapena beharko da, gonbidapen bat pertsona bakoitzeko (eskatzeko epea hilaren 3an zabalduko da).
Gaurko egitaraua
18.00: Plaza Berria – Ertza, Euskal Herria “4x4” (danza). 17’
18.00: Areatza – Sacekripa, Francia “Marée basse” (circo). 45’
18.15: Areatza Kaia – Malas Compañías, Euskal Herria “Txatarra” (circo). 60’
19.15: Areatza – La Boca Abierta, Francia “Á la recherche d’une aventure” (clown). 45’
20.00: Plaza Berria – Ertza, Euskal Herria “4x4” (danza). 17’
20.00: Areatza – Sacekripa, Francia “Marée basse” (circo). 45’
20.15: Areatza Kaia – Malas Compañías, Euskal Herria “Txatarra” (circo). 60’- 21.15: Areatza – La Boca Abierta, Francia “Á la recherche d’une aventure” (clown). 45’
22.00: Arriaga Plaza– Cie. 100 Issues, Francia “Idéaux beurre noir – Le ring” (circo). 45’
23.00: Lateral Teatro Arriaga – Kolectivo Monstrenko, Euskal Herria/Castilla León “Entre lombrices” (teatro de calle). 50’
[2014/07/01] Kalealdiaren XV. edizioa martxan dago