"Bilboko Udalak Zabalgarbi munstroa elikatzen du"

Eguzki Barakaldo 2014ko uzt. 2a, 12:30
Bilbok 116.000.000 kilo hondakin sortzen ditu urtero. Hondakin horien %19a soilik bidaltzen du birziklatzera eta gainontzeko %81a zabortegietan geratzen da.

Bilboko Udalak erabaki ausartak hartu behar ditu hondakin eta zaborren arloan: konpostatzea hiri guztira zabaltzea, birziklatze tasak handitzeko politikak bultzatzea, hondakinen kudeaketarekin erlazionatutako ingurumen hezkuntza programak sustatzea, etab.

Baina zoritxarrez, kontrako bidea hartu du Bilboko Udal Gobernuak (EAJ). Izan ere, PPren babesari eta PSOEren abstentzioari esker, ekainaren 26an hiriak urtero sortzen dituen 94.000.000 kilo zaborrak erretzera bidaltzea erabaki baitzuen.