Abortoaren lege berriaren tramitazioaren aurrean elkarretaratzeak deitu dituzte

uriola.eus 2014ko uzt. 3a, 11:01
Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Euskal Herriko Plataformak elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko hiriburu ezberdinetan, Gallardonen legearen berehalako tramitazioa gaitzesteko.

Ekainean Gallardonen legea Ministroen Kontseiluan aurkeztu ondoren, uztailean Kongresura eramango dute honen gaineko eztabaida egiteko. Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Euskal Herriko Plataformak aurreratu duenez, gaiaren eztabaida uztailaren 4ean edo 11an izango da eta beraz, hurrengo egunean elkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko hiriburuetan.

Plataformatik ohartarazi dutenez, "Gallardonek abortoa legez kanpo utziko du aurki". Beraz, tramitazioa hasten dutenean (uztailaren 4ean edo 11an) kalera ateratzeko deia luzatu diete herritarrei.

Elkarretaratzeak hilaren 5ean edo 12an izango dira. Bilbokoa 12:30ean hasiko da Arriagako plazan; Donostikoa, 12:30ean Bulebarrean; Gasteizkoa, 13:00etan Ama Zuriaren plazan eta Iruñakoa, 13:00etan Karlos IIIaren etorbidean, PPren egoitzaren aurrean.