Loreto Errastik jaurtiko du abuztuaren 16an, Aste Nagusiari hasiera emango dion susiria eta bederatzi egunez, aurtengo txupinera izango da. Bilboko Konpartsek zozketa egiten dute txupinera izan ez duten konpartsen artean, eta aurten, Piztiak taldeari egokitu zaio kideen artean txupina botako duen laguna aukeratzea.
Piztiak konpartsa berrienetakoa da. 2012an sortu zen eta Jai Batzordeko lanak bi urtez egin eta gero, aurten, lehen aldiz txosna izango dute Areatzan. Haien helburua, Bilboko jaien testuinguruan animalien eskubideei zabalkundea ematea da. Horretarako, ekintza ezberdinak burutuko dituzte beganismoaren normalkuntzara eta animalien eskubideen sentzibilizaiora bideratuko direnak.