Elikadura eskubidearen kontzientzia sortzeko Trivial jolasa egingo dute Bilboko Udal merkatu batzuetan

uriola.eus 2014ko uzt. 3a, 08:30
Gaurtik uztailaren 5era bitartean, Erriberako, Traukoko, Deustuko, Zabalguneko, Otxarkoagako, Abandoko eta San Ignazioko merkatuetan trivial jolasean arituko dira.

Ekimenaren helburua elikadura denon eskubidea dela, elikagaiak alferrik galtzea eta beronen arrazoiak eta saihesteko moduak ezagutaraztea. Jolasaren bidezko lehiaketa da, dinamikoa, merkaturik merkatu joango dena. Esatari batek elikadurarako giza eskubideari, kontsumo arduratsuari eta tokikoari, eta ekoizteko bidezko moduei eta modu jasangarriei buruzko galdera errazei erantzuteko gonbitea egingo die han dauden bezeroei eta saltzaileei. Galderak erantzuten parte-hartzen dutenei kotoi ekologikoarekin egindako poltsa bana emango diete, eguneroko erosketak egiteko aproposak eta, bide batez, saria baliagarria izango da plastikozko poltsen ordez era honetakoak erabiltzeaz jabetzeko.

Lehiaketako parte-hartzeekin bideoa egingo da. Bideoa 'Elikaduran denon berdin' webgunean eta sare sozialetan jarriko da eta elikatzeko eskubideari buruzko mezuaren garrantziaz ohartarazteko balioko du, mezua arinago zabaltzen laguntzeaz gain. 

 

Trivial jolasaren bidezko lehiaketa behean adierazitako leku, egun eta orduetan egingo da:

Erriberako merkatua

Osteguna, uztailak 3, 11:00etatik 14:00etara

Traukoko udal merkatua

Osteguna, uztailak 3,17:00etatik 20:00etara

Deustuko udal merkatua

Ostirala, uztailak 4, 8:30etik11:00etara

Zabalguneko merkatua

Ostirala, uztailak 4,11:30etik 14:00etara

Otxarkoagako udal merkatua

Ostirala, uztailak 4,17:00etatik19:30era

Abandoko merkatua

Larunbata, uztailak 5, 9:00etatik 11:00etara

San Ignazioko udal merkatua

Larunbata, uztailak 5, 11:30etik 14:00etara

 

Gosea: gizarte-desberdintasunaren ondorio

Gaur egun, 842 milioi pertsona daude elikadura duinik gabe eta 5 urtetik beherako 20.000 neskato eta mutiko baino gehiago hiltzen da gosez egunero, nahiz eta, egunero-egunero, munduko biztanle guzti-guztiak elikatzeko adina elikagai ekoizten den. Hortaz, gosea eta malnutrizioa, bidegabekeriaren eta gizarte-desberdintasunen zuzeneko ondorioak dira. Alemania da janari gehien alferrik galtzen duen Europako herrialdea, eta bere atzetik Herbehereak eta Frantzia daude. Espainia seigarren dago.