591km errefuxiatuen alde

uriola.eus 2014ko uzt. 7a, 10:00
Oscar Pasarin korrikalaria eta CEAR-Euskadik hiri lasterketa bat antolatu dute Bilbon 'Hau kontatu behar da' lelopean hesien kontra eta asilo-eskubidearen alde egiteko.

Atzo eguerdiko 13:00etan lasterketa bat antolatu zuten Bilboko kaleetatik barrena Oscar Pasarin korrikalaria eta CEAR-Euskadi erakundeak asilo-eskubideari babesa emateko. Pertsona batzuk gure irudimenetik at dauden testuinguru latz eta bortitzetara bizirauten dute. Milaka pertsonak egunero jaikitzen dira eta duintasunaren aldeko borrokari ekiten diote. Duintasuna beraien usteak adierazteko, sexu askatasuna izateko, lurraldea eta bere baliabideak babesteko, emakume izateko eta emakume gisa defendatzeko, gatazka garaian gaizkileak salatzeko, eta, oro har, eskubideak izateko eskubidea defendatzeko.

CEAR-Euskadi

CEAR-Euskadi 1996an sortutako erakundea da, gobernuz kanpokoa eta izaera juridikoa duena. Bere helburua giza-eskubideak eta errefuxiatuen, baztertuen, herrigabeen, emigratzaileen eta nazioarteko babesa eta baztertzeko arriskuan dagoen orori erabateko garapena defendatzea da. Halaber, CEAR-Euskadik eskubide guztiak urratuak izan direnean geratzen den eskubide bakarra defendatzen du: asilo-eskubidea, gaur egun erresistentzia modua baita.