`Danok Gara Aste Nagusia´ kartela, Ander Iglesias Cuadrado eta Borja Villarejo Perezen lana izango da abuztuaren 16tik 24ra ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren berri emango duen irudia. Bere egileek, 3.000 euroko saria irabazi dituzte eta horrekin batera, 2014ko Bilboko Aste Nagusiko irudiaren egile izateko ohorea ere.
Aurtengo epaimahaia, Jai Batzordeko hainbat kideek osatu dute; Itziar Urtasun, Jaien Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaien Saileko zinegotziak; Pilar Muerza, Jai Batzordeko ordezkari politikoa eta Udaleko EAJko zinegotziak; Beatriz Marcos, Jai Batzordeko ordezkari politikoa eta Udaleko PPko zinegotziak; Bilboko Konpartsakeko ordezkari batek; Javier Bellido, BAI Creativoseko lagunak; eta Estibaliz Ortiz, Onda Vascako Zuzendariak.
`Marijaiak´, `Jaiari besarkatuak´, `Danok gara Aste Nagusia´, `Bilboko atea´, `Amets bilbotarra´ eta `Danok bat´ izan dira 143 lanen artean aukeratutako sei kartel finalistak, baina azkenean, `Danok gara Aste Nagusia´ atera da garaile.
Kartel irabazlearen hautaketan, %75ak Terminus eraikinean bozkaketa presentzialaren bitartez, Bilboko Udaleko webgunearen bitartez (www.bilbao.net), Aste Nagusiko facebook webgune ofizialaren bitartez (www.facebook.com/bilbaofiestasfestak) eta El Correo, Deia, Gara, Radio Bilbao-Cadena SER, Onda Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasca, www.Bilbao24horas.com, Hamaika Telebista, EITB.com eta Telebilbao hedabide kolaboratzaileen webguneen bitartez egin du bozkaketa. Hautaketaren gainerako %25a epaimahaiaren bitartez egin da.