Udako Jolastokia 3 eta 6 urte bitartekoentzat da, hau da 2008tik 2010era artean jaiotakoentzat. Deustu, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Irala, Zorrotza eta Zazpi Kaleetako (Arategizar kalea 2) udaltegietan burutzen ari dira. Programa goizeko 3 ordutan garatzen dute, 10:00etatik 13:00etara eta aurten 639 ume ari dira parte hartzen.
Arraun egin piraten moduan!
Jardueren aurtengo gaia itsasoa da. Iralako Udako Jolastokiko 55 umeak gaur Itsas Museora joan dira, itsasontzien eta nabigazioaren mundu zoragarriaren berri izateko.
`Museo Txiki´ delakoan, Playmobilez egindako zazpi maketa egongo dira eta horietan ezkutatutako zenbait pertsonaia ikusmenaren sotiltasunaz baliatuta aurkitzeko. Baina ez da dena izango ikustea eta besterik ez egitea. Arraun-simulagailuan arraun egiten ikasteko aukera izango dute umeek: `gora!´, `hurbildu´, `biratu´, `berriro´. Pisten jokoaz, gainera, piruletaz beteriko altxor-kutxaraino helduko dira.
Patxi euskal pirataren istorioa ere ezagutuko dute. Patxirekin hurbilduko dira nabigazioaren eta piraten mundura eta itsasoko animaliak eta landareak errespetatzen irakatsiko die.
Gainerako egunetan, Sunita piratak, Iralako portutik, erakutsi dizkie itsasoko animaliak, itsas olinpiadak, piraten bizimodua eta baleen arrantza. Itsasontzi puzgarrietan ere salto egin dute umeek. Goizaren amaieran, umeek zelan pasatu duten adierazi dute.
Udako Jolastokiko gainerako umeak ere itsasoko animaliekin bizitzen egon dira; hau da, medusekin, olagarroekin, delfinekin, marrazoekin, itsas izarrekin eta bai itsasoko pertsonaia askorekin ere; esate baterako, marinelekin, piratekin... Itsasoetan zehar ibili dira itsasontziz, itsaspekoz, bale arrantzako itsasontziz, baita Nautilusen ere. Itsasoko lanbideak zein gogorrak diren ikusi dute eta bai zein dibertigarriak diren itsasoko kirolak ere. Oturuntza itzela izan dute eta lagunei agur esan diete itsastar giroko jai batean.