2014ko Aste Nagusiak badauka pregoilaria. Bilboko Udaleko jai batzordeak adostasun osoz hartutako erabakia izan da eta Bilboko gurpil aulkiko saskibaloi taldeari egokitu zaio aurtengo pregoia irakurtzeko ardura. Jokalari guztien artean, Asier Garcia aukeratu dute irakurketa egiteko. Gauzak horrela, Garciak eta Loreto Errastik osatuko dute aurtengo pregoilari eta txupinera bikotea.
Erabakiaren bitartez, Jai Batzordeak BSR taldearen lana txalotu nahi izan du, besteak beste, joan den denboraldian Ohorezko Mailako Liga bigarren postuan bukatu du eta minusbaliotasun fisikoa duten pertsonen artean banatzen den Juan Palau saria jaso du Espainiako Kirol Federazioaren eskutik. Clubeko presidente Juan Mari Aranbururen esanetan, une gozoa bizi dute: "Hodei artean gaude".
Argazkian, ezkerretik hasita lehena da Asier Garcia pregoilaria.