Bilbao Mini Maker Faire azoka beste urte batez BBK Live Jaialdian izango da

uriola.eus 2014ko uzt. 9a, 07:00
Iazko jaialdian izandako hipsterrak beraien 3D inprimatzaile eta beste hainbat piezekin aho bete hortz utzi ostean, aurten ere indartsu datoz teknika eta proposamen berriekin.

 

Uztailaren 12 eta 13an Bilbao Mini Marker Fairek kultura alternatiboa eta digitala nahastuko duen azoka antolatuko du BBK Live Jaialdiaren baitan. Aurten, jaialdiak 100 plaza eskaini dizkie Kobeta mendian urtero atontzen duen kanpinean, hainbat lekutatik etorritako 'sortzaileen' topagunea bilakatuz.

Orain arte gutxi batzuen eskuetara bakarrik heltzen ziren materialak, esploratzeko hainbat sormen bide irekitzen ari dira gaur egun. Horren adibide dira e-zuntzak bezala ezagututako materialak, ohial, kartoi, paper edota aldizkari batean zirkuito elektronikoak sartzea posible egiten dutenak, hain zuzen.

 

Papertronika trikimailua

Noiz Agenda, Marker Faire Bilbaoko diseinatzaile den Ion Zorrilla eta Paola Guimerans Noiz agenda hilabetekari bat pirateatuko dute Led bonbilla bat eta 3Vko pila batez baliatuta zirkuito elektriko sinplea sortzeko. Halaber, azokako Cookie Factory gunean papertronikarekin jolastea ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnak.

 

Azokarako sarrerak eskuratzeko coordinación.makerfairebio@gmail.com helbidera idatzi.