Inkesta: Auzoetako jaien eragina neurtuko du Udalak. Zer deritzozu neurriari?

uriola.eus 2014ko uzt. 9a, 06:00

Bilboko auzoetako jaiek sortzen duten eragin ekonomikoa eta soziala ebaluatuko duen azterlana egitea babestu du Bilboko Udalbatzarreko Osoko Bilkurak. Horrela, 2015eko aurrekontuetan diru partida bat gordeko da auzoetako jaien eragin soziala neurtuko duen azterketa egiteko.

Inkesta: Auzoetako jaien eragina neurtuko du Udalak. Zer deritzozu neurriari?

Igor, Bilbo: "Ulertzekoa da jaietan ateratzen den etekina neurtzea".

Adela, Sopela: "Oso garrantzitsuak dira auzoetako jaiak Bilbon ez baitago jai bakarra".

Jabi, Alde Zaharra: "Jaien eragin ekonomikoa eta kulturala neurtzea ondo deritzot".

Jon, Deustu: "Azterketa eginez jaien barruko hainbat ezaugarri ezagutzeko aukera izango da".

Haizea, Olabeaga: "Auzoetako jaiek uste baino persona gehiago mugiarazten dituzte".

Irati, Txurdinaga: "Jai herrikoiek biltzen duten jende kopurua azaleratuko du neurketa horrek, eta hori ondo dago".