Hemen hasten dira batzutan gizarteak eta kontsumoak ezartzen dituzten ohitura batzuekin bat egitea eta guraso edo tutoreekin iritzi ezberdinak eta familia istiluak gertatzen hasten dira maiz.
Horietako bat, sakeleko telefono propioa izatearen erabakia da. Gazteek, seguraski, prest ikusten dute euren burua horrelako gailu bat edukitzeko; gurasoek, ostera, askotan ez dute behar hori ikusten edo agian bai, baina ez dakite nola kudeatu emango zaion erabilpena.
Sarritan zaintzea izaten da gurasoentzat telefono mugikorra erabiltzen baimentzeko arrazoia: sakelan duela, edozein unetan gaztea non edo norekin dagoen jakiteko aukera izango dute. Gazteentzat ere babestuago sentitzeko balio dezake. Baina gaur egun, telefono mugikorra deiak egiteko gailua izateaz aparte, askoz gehiagorako balio duen tresna da eta entretenitzeko eta sozializatzeko balio du ere.
Gazteek gero eta lehenago izaten ari dute norbere telefono mugikorra. Azken datuen arabera, 6 eta 11 urte bitarteko umeen %50ak badauka; 11 eta 15 urte bitarteko nerabeen %67a.
Adituen arabera, telefono mugikorra izatea ez da adinaren araberako erabakia, baizik eta beharrak baldintzatuta. Zure seme/alabak telefono mugikorra behar du? Heldutasun maila nahikoa dauka bat edukitzeko?
Erabakia hartzeko guraso edo tutoreek galdera batzuen inguruko hausnarketa egin beharko lukete: nolakoa da bere eguneroko jarduera? bakarrik egon behar dute egunean zehar edo ikastetxeko bidea bakarrik egin? zein izango da telefonoari emango dion erabilpena? heldua da gaztea eta jarriko zaizkion arauak betetzeko gai izango da?
Askotan entzuten da, eta datuak hor daude, gazte askok telefonoari ematen dieten erabilpenari buruzkoak: ciberbulling-a delakoa, ikasketetan etekina murrizten dela, ikastetxeetan mugatu behar izan dela gailu hauen erabilpena… Eta betiko moduan, erantzuna berdina da: hezkuntza eta ardura da gakoa.
Arau batzuk ezartzea ezinbestekoa da. Hemen hauek ezartzeko ideia batzuk emango dizkizuegu:
- Telefono eredua aukeratzeko erabakia: zure seme/alabak iPhone edo Android bat behar du benetan? Moldatu daiteke xumeagoa den telefono arruntago batekin? Ezinbestekoa bada smartphone bat izatea, aplikazio batzuen erabilpena mugatu.
- Erabiltzeko arauak: telefonoaren erabilepna egokia egiten irakatsi behar zaie. Oinarrizko arau batzuk errespetatzea eskatu behar zaie: argazkirik ez egitea inori baimenik gabe, elkarrizketa pribatuak ez izatea publikoki, bapateko mezuetan ez jardutea ezezagunekin…
- Erabilpenarako mugak: erabiltzeko une eta tarteen mugak ezarri eta hasieran telefonoaren erabilpenari egokitutako gastua kudeatu. Telefonoa noiz amatatu beharko den kudeatzeko arauak ezarri: noiz eta nola erabili ahal izango duen.
- Heldua, eredu: guraso edo tutoreek ezarritako arauak betetzen direla bermatu behar dute, baina baita beraiek ere horren eredu izan: telefonoa erabiltzeko mugak errespetatu, tarteak zaindu eta abar.
Adibide modura, hemen duzue Ameriketako ama batek semeari iPhone bat edukitzeko baimena emateko sinatzera behartu zuen derrigorrezko kontratua:
- Hemen artikulua (gazteleraz).
- Eta hemen emakume horren bloga. Bera Janell Burley Hofmann da eta idazlea da; blog honetan familian ematen den teknologiaren erabilpenerako kudeaketa egokia izateko ideiak eta iritziak botatzen ditu. Interesgarria benetan!