Akzioa eta suspentsea ditu ardatz María Eugenia Salaverrik idatzi duen gidoiak eta Itziar Atienza, Mikel Losada, Aitziber Garmendia, Alvar Gordejuela eta Patxo Telleria aritu dira aktore lanetan besteak beste.
Fran paisajistak (Mikel Losada) bere ondarea arriskuan ikusi eta bere esku dagoen guztia egingo du bere enpresa ondoratu ez dadin.
Bilboko udalaren eraikin zaharrean errodatzen ibili dira egunotan. Udaletxeko bulegoak ertzain-etxe bihurtu dira egun batzuez eta bertan, Klara Bearanek (Itziar Atienza), Iker ertzain gazteak (Alvar Gordejuela) eta Igartua komisarioak (Patxo Telleria) hainbat hilketa ikertuko dituzte hiltzailea nor den argitzeko.
Datorren astean hasiko dituzte postprodukzio lanak eta urtea bukatu baino lehen filma zinema-aretoetan egotea espero dute ekoizleek.