Santutxu, Bilbo Zaharra eta San Inazioko jaiek bat egin dute sexu erasoen kontrako Udalaren kanpainarekin

uriola.eus 2014ko uzt. 11a, 10:07

Merkatarien eta ostalarien elkarteek kartelak, informazio-txartelak, ezpainzapiak eta biniloak banatuko dituzte mota horretako egoerei aurre egiteko telefonoekin eta informazioarekin.

Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak, Santutxuko, Bilbo Zaharra -San Frantzisko-Zabalako, eta San Ignazioko merkatarien eta ostalarien elkarteekin batera, ekimen hau zabalduko du herritarrak modu aktiboan partaide izan daitezen eraso sexisten aurka uriko auzoetako jaietan.

Ekimen honen helburua da eraso sexistak saihestea eta errespetuan oinarritutako harremanak bultzatzea. Bihar sartuko da indarrean, Santutxuko jaietan, baina Bilbo Zaharreko eta San Ignazioko jaietan ere egingo da. Martxoan hasi ziren kanpaina hauek auzoetako jaietan egiten; Deustuko jaietan eta Zurbaranbarriko jaietan abian jarri ondoren, hauek dira kanpainarekin bat egingo duten jaiak:

- Santutxu (uztailaren 12tik 20ra)
- Bilbo Zaharra (uztailaren 24tik 27ra)
- San Ignazio (uztailaren 24tik-31ra)

"Bai beti da bai. Ez beti da ez" Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren gaietarako Sailaren kanpainaren bidez, nabarmendu nahi da errespetua eta askatasuna ezinbesteko elementuak direla jaietako giro ona bermatzeko pertsona guztien artean, batez ere emakumezkoen artean; horren kontrakoa dakarren edozein jokabide guztiz errefusatuz.

Denda eta saltokietan informazio-txartelak jarri eta ezpainzapiak eta txartelak banatuko dira, Udaltzaingoaren (092 eta 112) eta Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuaren telefonoekin -gau eta egunez dihardute-eta-, baita biniloak ere, “Emakumeenganako indarkeriari ez/No a la violencia contra las mujeres” leloarekin.