Bilbao BBK Live jaialdiaren 9. edizioa baikortasunez eta ia gorabeherarik gabe amaitu da

uriola.eus 2014ko uzt. 14a, 08:00

Hurrengo urteko BBK Live jaialdiaren data dagoeneko zehaztuta dago. Hamargarren edizioa 2015eko uztailaren 9an, 10ean eta 11n egingo da. Gaur, uztailaren 14an, bonoa erabiltzeko aukera dagoen azken eguna da.

Bilbao BBK Live jaialdiaren 9. edizioa kopuru historiko batekin amaitu da. Iragarri bezala, Kobetamendin egindako kontzertuetara 120.000 lagun hurbildu ziren hiru egunetan: uztailak 10, 11 eta 12. Halaber, beste 19.000 pertsonak, Bereziak zikloaren barruan, Bilboko zenbait eremutan egindako jarduerez gozatzeko aukera izan zuten. Antolakuntzak oso ontzat jo du honako edizio hau ez delako inolako intzidenterik egon, eta asistentzia sanitarioak oso gutxi izan direlako.

Bilbao BBK Live 2015

Bilbao BBK Live, nazioarteko jaialdien sarearen barruan lekua egin du eta bisitariak ekartzeko kultur eta aisia arloko maila altuko ekitaldi garrantzitsu bihurtu da. Jaialdiak badauzka zehaztuta hurrengo urteko ediziorako datak: 2015eko uztailaren 9tik 11ra arte. Gaur, uztailaren 14an, bonoa erabiltzeko aukera dagoen azken egun da: 85 € + bidalketa-gastuak (8 euro gehiago kanpalekura sartu nahi dutenentzat).

Asistentziari buruzko kopuru orokorrak

Jatorriaren arabera, jaialdira etorritakoen %26a gutxi gorabehera EAEkoak ziren eta gainerako %74a Estatuko beste hainbat lekutatik eta gainerako herrialdeetatik etorritakoak. Beste autonomia erkidegoei dagokienez, Madril (%11,6) eta Katalunia (%8,2) zerrendaren buruan egon dira, aurreko edizioetan bezalaxe. Atzerriko publikoari dagokionez, berriro ere, Erresuma Batutik (%17,6) eta Frantziatik (10,3%) jende ugari heldu zen. Jaialdian egondakoen %5,1a Estatuko irletatik eta Europako gainerako herrialdeetatik edo AEBetatik, Australiatik etorri zen…

Osasun arreta, segurtasuna eta garbiketa

Jaialdiko antolakuntzak jakinarazi duenez, jaialdian ez da gorabeherarik egon eta erabateko normaltasunez garatu da segurtasuneko operatibo jendetsuari eta jendearen jarrera arduratsuari esker. Harreran kokatutako osasun-postuak 440 osasun-asistentzia egin dituzte (joandakoen %0,37a baino ez). Hauetatik, 28 baino ez ziren Basurtuko ospitalera joan behar izan eta, gehienbat, jaustearen eraginez egindako ebakidura eta traumatismoengatik izan dira.

Ertzaintzaren laguntzaz, Udaltzaingoak jaialdiaren zaintza-lana burutu du. Gainera, sarreretako kontrolaren arduradunak eta kontzertu-esparruaren barruan segurtasuneko zaindariak egon dira. Guztira, 140 lagunek zaindu dute, gau eta egunez, jaialdian bildutakoen segurtasuna. Ondorioz, ez da inolako gorabeherarik egon.

Garbiketako operatiboari dagokionez, kanpalekuan eta kontzertu-esparruan eguneroko hainbat bilketa egin dira. Horretarako, esparru osoan 190 edukiontzi ipini ziren eta egunero 32 behargin ibili dira lanean, batez beste. Orokorrean, udal garbiketa zerbitzuak 49.730 kg. hondakin bildu zituen (iaz baino %30 gehiago) eta 164.000 litro ur erabili zituen kontzertu-esparru osoa garbitu eta desinfektatzeko lanetarako.