Gizarte lanen truke alokairu merkea izango dute 50 unibertsitarik

uriola.eus 2014ko uzt. 15a, 09:30

www.vidasolidaria.com

'Bilboko udal etxebizitzak gazte solidarioentzat' programan izena emateko epea zabalik dute EHUko zein Deustuko unibertsitateetako ikasleek. Hilean 55 euroko alokairua ordaintzearen truke, etxea konpartituz, gizarte lanak egiteko konpromisoa hartzen dute gazteek. Otxarkoagan edo Bilbo Zaharrean auzoko proiektuetan parte hartzeko eta laguntza behar duten auzotarrak babesteko konpromisoa, alegia.

Programa honekin "auzoak gaztetzen dira", "ikasleei etxebizitza errazten zaie" eta era berean "gizarte lana sustatzen da", Udal Etxebizitza erakundearen esanetan.

2014-15 ikasturtean EHUko 45 ikaslek eta Deustuko 5ek eskuratuko dute lekua udal etxebizitza hauetan. Izena emateko epea gaur zabaldu da eta irailaren 20ra arte luzatuko da. 35 urte baino gutxiago duten postgraduetan matrikulatuek soilik dute izen emateko aukera. Informazioa unibertsitateetan bertan jaso dezakete interesa duten ikasleek.